Eraldaketa-feministarako-eskola-2018-urria-abendua-150x300

Eraldaketa Feministarako Eskolakoren programazio berria

2018ko urria abendua bitartean antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak.

Aurten, bostgarren ikasturtez, martxan jarriko da eskola eta iazko datu onak nabarmendu nahi ditu Udalak: guztira 120 emakumek eman zuten izena ikastaroetan; emakume taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira.

Guztira 7 ikastaro jarriko dira martxan:

– Neska gazteentzako autodefentsa feminista

– Autodefentsa feminista (Jarraipena)

– Emakumeak errebeldia alaian

– Munduko emakumeen literatura

– Emakumeak eta osasuna

– Zure burua maitatzen ikasi: autozaintza

– Soinu ekipoak erabiltzeko oinarrizko tailerra

Eta 2 talde:

– Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak

– Emakume zaintzaileentzako topagunea

Ikastaro hauek guztiak doan dira eta gaur bertan izena emateko epea irekiko da eta hilabete hauetan zehar irekita egongo da. Izena ZU! Zure Udala, Arrreta Zerbitzuan eman beharko da.

Honi guztiari hasiera emateko, eta Xenpelar Tailerrekin elkarlanean, urriaren 5ean, 19:00etan, Merkatuzarren, Haizea Barcenillak “Artistak, hala eta guztiz ere. Emakumeak, artea eta historia” hitzaldia eskainiko du. Bertan, emakumeen rola Artearen Historian zein izan den eta zergatik hain emakumezko artista gutxi ezagutzen ditugun hausnartuko da.

Hemen programa osoa eta eskaera-inprimakia deskarga ditzakezu.

No comments yet.

Utzi erantzuna