Suspertze tailerra familian Errenterian

Ongizatea eta Osasuna sustatzearen alde egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak jarduera berri bat proposatzen du:

Bihotz Biriketako Suspertze (BBS) teknikak familian ikasteko tailerrak.

Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtez gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan eta modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasten dute. Gainera, etxeko txikiekin ondo pasatzeko aukera paregabea izan daiteke.

Jarduera irailaren 1ean izango da, larunbata, 17:00etatik 19:00etara, Errenteriako Reina Aretoan, Xenpelar 3  kalean.

Tailerraren kostua 8€-koa izango da helduentzat eta DOAKOA 18 urtez beherako guztientzat. Lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko.

Izena eman edo tailerraren inguruko informazio gehiago beharrez gero, 943 46 46 22ra deitu behar da

Comments are closed.