2018ko-mendiko-argazki-lehiaketa-160x300

2018ko Mendi argazki lehiaketa

Errenteriako Urdaburu mendizale elkarteak Jesus Hospitaler-en oroimenez antolatu du argazki lehiaketa. Argazkigintza gustuko duen eta profesionala ez den pertsona ororentzat dago zabalik.

Aurtengo lehiaketaren gaia honako hau da: “Kirol ekintza mendian” mendian eginiko kirol ekintzetan eginiko argazkiak (mendia, senderismoa, irteerak, eskalada, eskia, espeologia…)

Parte-hartzaileek gehienez 3 argazki bidali beharko dituzte formatu digitalean eta proposatutako gaiarekin lotura dutenak.

Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 18an hasi eta urriaren 18an amaituko da

Epaimahaiaren erabakia 2018ko azaroaren 15etik aurrera jakinaraziko da

Oinarriak kontsulta itzazu

No comments yet.

Utzi erantzuna