Eraso-sexistarik-gabeko-Madalenak-2018-kartela

Eraso bat ikusi edo entzuten baduzu, erantzun!

Madalenetan jende ugari biltzen da, eta ospakizunetarako eta ondo pasatzeko gogoa izaten da. Emakume eta gizonak kalera ateratzen dira, eta gizarte-arauak malgutu egiten dira. Horrenbestez, Errenteriako Udalak aldarrikatu nahi du benetan garrantzizkoa dela nabarmentzea elkar errespetatua behar dugula eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak behar ditugula.

Emakume izate hutsagatik egoera gogorrak bizi izaten ditugu, izan ere, enbarazu egiten digute, indarrez hartzen gaituzte, inguratu egiten gaituzte edo eraso egiten digute. Taberna, txosna eta elkarte gastronomikoetan ospatzen dira festak; horregatik dira toki horiek sentsibilizatzekoak, elkarren arteko errespetua eta tratu ona bermatze aldera.

Azken urteetan bezala, errespetuzko jarrerak aldarrikatzeko kanpaina martxan jarriko da. Guztion gozamenerako jaiak izan daitezen, inolako eraso sexista, homofobo, xenofobo eta transfoborik gabe.

Aurten 24 orduko arretarako telefonoa martxan jarriko da lehenengoz, eta beraz, edozein eraso sexista jasanez, ikusiz edo entzunez gero, txikia izanik ere, 650 407 858 telefonora deitzeko gomendioa egiten da.

Zerbitzua uztailaren 21eko 19:00etatik uztailaren 26ko 01:00etara egongo da martxan, eguneko 24 orduetan. WhatsApp-ez zein dei arruntez jarri ahal izango da harremanetan 650407858 telefonoarekin.

Horretarako, materiala sortu dugu, eta tabernariei, komertzioei eta eragileei helarazi egingo diegu:

– Jai parekideen aldeko kartela, “Festetan beldurrak gurekin jai” leloarekin.

– Eraso sexisten aurrean jarduteko protokoloa.

– “Eraso bat ikusi, entzun edo jasaten baduzu, ERANTZUN!!” Pegatina. Animatu egingo ditugu pegatina hau emakumeen komunean jartzera, edo taberna, txosna edo elkarteko arduradunentzat ikusgai dagoen toki batean jartzera.

– “Eraso sexisten aurrean. 650 407 858” Pegatina.

Gizarte zerbitzuak, Berdintasunerako azpisaila eta Udaltzaingoa elkarlanean aritzen dira, hartara, ahalik eta erantzunik egokiena eta azkarrena emango dute, egoeraren premien arabera. Udaltzaingoa, halaber, Ertzaintzarekin batera aritzen da elkarlanean.

Bestetik, indarkeria sexistarik gabeko gunea martxan jarriko da uztailaren 20an, Herriko plazan, eta uztailaren 24an, Foru plazan, 18:00etatik 22:00etara. Gune honetan, batetik, indarkeria matxistari aurre egiteko informazioa emango da eta, bestetik, ligoteo osasuntsurako, hau da, jendearen arteko harreman erosoetarako beharrezkoak diren balioen lanketa egingo da.

Azkenik, bi gauetan behaketak egingo dira Errenteriako jaietako gaueko aisialdiaren diagnostikoa egiteko genero-ikuspegitik.

No comments yet.

Utzi erantzuna