XIV. Koldo Mitxelena beka (2018)

Errenteriako Udalak, lehenengo aldiz Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean, euskarazko ikerketa bultzatzeko, helburuak eraberrituta eta emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du.

2018ko deialdian honako ikerketa esparruak sartuko dira: LITERATURA, HIZKUNTZALARITZA eta ANTROPOLOGIA eta proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Aurreko edizioetan 9.000 €ko zenbatekoa bazuen ere, orain emango den bekaren zenbatekoa 15.000 €koa izango da.

Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.

Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2018ko irailaren 1etik urriaren 31 arte egongo da zabalik, biak barne.

Bekaren gehienezko iraupena handitu egin da eta 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Informazio gehigarria (oinarriak, eskaera orria, etab.) www.errenteria.eus web atarian, esteka honetan, ZU! Zure Udala zerbitzuan (Errenteriako Udala, beheko solairuan, 943449600 telefonoa) edo eta Udal artxiboan (artxiboa@errenteria.eus).

Comments are closed.