IMG_8865

Familia Gunean hausnarketak eta arte adierazpen ekintzak

Maiatzaren 7tik 11 bitarte familian esperimentatzeko arte adierazpen saioak egin dira. Azken saio hauetan, haur zein gurasoek hatzekin margotzeko aukera izan dute. Bertara gerturatu direnek primeran pasatu dute eta kolore anitzeko murala sortzeko aukera izan dute, a ze artistak!

Familia gunea espazioa amaitzear dago, ekainaren 1a ostirala izanik azken eguna.

Hau horrela, saio guztietan bidelagun egon ohi den Luismak, hausnarketa saioak egingo ditu maiatzaren 21etik 25 bitarte. Gerturatzen zareten guztien artean zalantzak argitzeko tartetxoa izango duzue eta guztien artean esperientziak partekatzeko aukera ere.

 

 

No comments yet.

Utzi erantzuna