BIZIPOZAren jaia antolatzeko batzarra maiatzaren 10ean

Aurten Bizipoza Elkarteak Bizipozaren Jaia Errenterian ospatuko du irailaren 29an.

Bizipoza Elkartea izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkartez osatutako elkartea da. Gaur gaurkoz 32 elkartek osatzen dute eta horietako bi Errenterian ari dira lanean zailtasun sozialak dituzten familiak eta desabantaila sozialean dauden haurrak eta familiak laguntzeko: Juneren Hegoak eta Mindara.

Aipatu elkarteek Errenteriako Udalarekin elkarlanean antolatuko dute jaia.

Jaiak helburu du elkarteak zabaldu nahi dituen balioak jai giroan eta auzolanean gizarteratzea. Eta era berean, Bizizipozan parte hartzen duten gizartegintzako elkarteak eta haien lana ezagutzera ematea eta hurbiltzea jendeari.

Honen berri emateko bilera antolatu dute maiatzaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan, Jose Luis Caso aretoan (Merkatuzar).

Jaiaren nondik norakoa azaltzeaz gain, herritar eta eragileen ekarpenak bildu nahi dituzte hitzordu honetan, egitaraua lantzen joan eta antolaketa lanak bideratzeko asmoz.

Comments are closed.