32833eu

Aisa, Oarsoaldeara etorri berrientzat oinarrizko euskara ikastaroa

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Oarsoaldeara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.

Euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin. Eta modu honetan euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada erraztu.

IKASTAROA:

Laburra izango da, 60 ordukoa.

Otsailaren 26an hasi eta ekainaren 22an bukatuko da eta astero lau ordu emango dira. Astean bi orduko bi saio jasotzeko aukera egongo da.

Eskolak eskualdeko udal euskaltegietan eta AEKren euskaltegietan emango dira, baina lekua aldatzeko aukera ere egongo da, hala nahi bada.

IZEN EMATEA:

Otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. Horretarako nork bere herriko Udalaren euskara zerbitzura joan beharko du:

– Errenteriako Euskara Zerbitzua 943 449 613 (Herriko plaza z/g)

– Lezoko Euskara Zerbitzua 943 513 476 (Donibane kalea 2)

– Oiartzungo Euskara Zerbitzua 943 493 842 (Fermiñene etxea. Aialde, 3)

– Pasaiako Euskara Zerbitzua 943 004 330 (Euskadi etorbidea 61)

Matrikularen prezioa 5 eurokoa izango da. Eta matrikularen kostuari aurre egiteko laguntzei buruzko informazioa galdetzeko gomendatu dute antolatzaileek. Gainera, ikasturte amaieran, ikasturtearen “aprobetxamendu egokia egin duten ikasleek” ikastaroa egin izanaren agiri bat eskuratuko dutela jakinarazi dute.

No comments yet.

Utzi erantzuna