16 eta 30 urte bitarteko gazteak lan munduan sartzeko programa

Txertatu merkatuan programaren helburua, ikasketarik eta esperientziarik gabeko gazteei, lan esparru eta komunitatearekiko elkarlanean gerturatzeko aukera eskaintzea du.

16 eta 30 urte bitartean baduzu eta une honetan lanean ez bazaude edota ia lanik egin ez baduzu, aukera bat dugu:

• Gustukoa duzuna ezagutzeko.

• Egin nahi duzuna aukeratzeko.

• Boluntario bezala lan egiteko.

• Ikasi eta interesatzen zaizun horretan trebatzeko.

• Egitasmoetan parte hartu eta zure balioa azaltzeko.

• Enpresetan praktikaldiak egiteko

• Zugan konfidantza duten pertsonekin lan egiteko.

Helburua, pertsona hauen motibazio pertsonal eta profesionala aurkitzea da, honetarako ikasgela tradizionalean erabiltzen ez diren metodologia eta interbentzio-gune desberdinak erabiliko direlarik.

Otsailean hasiko da programa eta iada izen emate epea zabalik dago. Plazak mugatuak dira.

Informazio gehiago: 943 51 02 00 telefonoan / olibet@oarsoaldea.eus posta elektronikoan / Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetan

 

No comments yet.

Utzi erantzuna