IMG_20171124_094451

Ikasleek egindako sormen lanak ikusgai

Azaroaren 25aren harira, Errenteriako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek sormen lanak egin dituzte eta ikusgai daude Maria Lezo kalean abenduaren 10 arte.

Errenteriako Udalak herriko hezkuntza formala osatzen dutenekin elkarlanean egindako egitasmoaren emaitza da, giza eskubideen urraketen gaia lantzeko, eta A25aren harira artea nahiz diziplina desberdinak erabiliz garatu duten egitasmoaren emaitza.

Emakumeenganako Indarkeriaren aukako Nazioarteko Eguna gogora ekartzeko, Picassoren Gernika margolana hartu dute oinarri. Izan ere, indarkeriaren kontrako nazioarteko keinu eta sinbolo bilakatu da artistaren lana.

Haurren, gazteen eta helduen hausnarketak artea motor hartuta indarkeria oro errefusatzeko elkartu dira Errenteriak berezkoa duen mural honen inguruan, herriari irudiz eta hitzez mezu sendo hori emateko.

Herriko lau ikastetxek parte hartu dute egitasmoan: Cristobal Gamon, Telleri, Koldo Mitxelena eta Orereta ikastola.

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna