IMG_20171030_180113(berria)

Kaputxinoetako ludotekak ateak zabalik ditu

Berritze lanak amaitu eta gero, Kaputxino auzoko ludoteka dagoeneko zabalik dago. Ludoteka berria, Gamon ikastetxean kokatuta dago. Ludotekak, Errenteriako sei auzoetan kokaturik daude: Agustinak, Beraun, Erdigunea, Gabierrota, Kaputxinoak eta Markola.

Errenteriako Udalak, ludoteka zerbitzuarekin, herriko 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako aisialdi hezitzailea eskaintzen du, hezkuntza ez formalaren esparruan ere baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten

Orain arte bezala, zerbitzua hezitzaile profesional batek dinamizatuko du

Errenteriako ludoteken kokapena, ordutegia, kuota …-ri buruzko informazio gehiago HEMEN aurkituko duzu

Ondorengo telefonora 943 44 96 40 deituaz edo gazteria.errenteria.eus web orrian ere informazioa eskuratu dezakezu

 

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna