20171005_122816-COLLAGE

Hernani LHII ikastetxeko ikasleen bisita Errenteriako GIB bulegoan

20171005_122816-COLLAGE

Gaur lehen aldiz, Hernani LHII ikastetxetik 16 neska mutil gerturatu dira, Merkatuzarren dagoen Gazte Informazio Bulegoa bisitatzera.

GIB-eko informatzaileak eta Gazteria eta Hezkuntza saileko dinamizatzaileak bulegoari buruzko azalpenak emateaz gain, ikasleek egindako zalantzak argitu dizkie.

Hernaniko ikastetxeko ikasleek egindako bisita, Gazte Informazioa “moduloari” lotuta dator eta bere irakaslea den Mikel-ek azaldu bezala, bisita honen helburuak hauek izan dira:

  • Zerbitzua ezagutzea
  • Erreferentzi bat edukitzea ikastetxean GIB bulegoari buruzko “simulakroa egiteko”

Mila esker egindako bisitagatik!!

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna