Parte hartu Eutokia tailerrean, Europar Batasunari buruz eztabaidatzeko gunea

Datorren asteartean, maiatzak 9, Europaren eguna ospatuko da. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak, hainbat Udalekin lankidetzan, Eutokia tailerrak antolatu ditu Arrasate, Beasain, Errenteria, Toleutokiaosa eta Donostian.

Helburua da Europar Batasunari buruzko belaunaldiarteko eztabaida bultzatzea, orain arte zer lortu den eta zein egoeratan gauden, eta etorkizunerako nolako Europar Batasuna irudikatzen dugun edo nahi dugun aztertzea da.

Eztabaida hau lortzeko tailer bakoitzean 18 eta 30 urte arteko 25 pertsonak eta 65 urtetik gorako beste 25ek parte hartzea nahi da.

Errenteriako tailerra maiatzaren 4an, osteguna, ospatuko da, 16:30etik 19:30era Xenpelar Etxean.

Anima zaitez parte hartzera!

Ekarpenak egiteko aukera itxita dago.