Gazte espazioa zentroan (1. saioa)

Captura de pantalla 2017-04-20 a las 16.42.59
Azkenean bai, hasi gara nerabeekin batera zentroko espazio bat egokitu eta euren iritziak biltzen. Apirilaren 8ko larunbatean arratsaldeko 17:00etatik 19:00ra egon ginen Foru plazan, eguraldi zoragarria egin zuen eta prozesu honetarako preseski egin ditugun “palet”-ezko besaulkiak jarri genituen plazan, eztabaidarako gune aproposa eskeiniz.
Lehenengo honetan landutako gaia Madalenetako jaietarako gazte egitaraua izan zen. Proposamenak biltzea zen asmoa, nonbaitetik hasteko, aurreko astean Errenteriako ikastetxe guztietan utzitako proposamen kutxetako ideia guztiak bildu eta zerrenda eraman genuen. Emaitza hauek arbela handi batean idatzi eta plazaren erdian utzi genuen. Zerrenda honen gainean lehentasunak markatzea eskatu genien gerturatutako gazteei. Bestalde, proposamen hauek haintzat hartuta jaietarako egitarau proposamen bat garatzeko eskatu genien.
Comments are closed.