Gazteentzako espazioa zentroan, larunbatetik aurrera

Gazte asko biltzen dira zentroko plaza eta parkeetan, baina ez dago haientzat aproposa den lekurik. Hotz edo euria egiten duenean, ez dute non babestu, eta haientzat egindako plan eta eskaintzarik ere ez dago. Gainera, herrian dauden bi gaztelekuak urrun gelditzen dira. Hori da Marea Gora prozesuan asko eta askok esan digutena. Ezagun egiten zaizu, ezta?

Bada hori aldatzeko garaia. Zentroan ere gazte eta nerabeentzako moduko eta haiek moldatutako espazio bat behar dugu. Baina gauzak ez dira egun batetik bestera lortzen. Horregatik, eta bitartean, beste proposamen batekin gatoz:

Larunbat arratsaldetan Foru Plazan txoko bat egokituko dugu, haien iritziak entzun eta hainbat ekintza egiteko. Denon artean emango diogu forma etorkizuneko gazte espazio horri. Larunbatean izango da lehenengo hitzordua, 17:00tan, Foru Plazan.

Foru Plazan (Xenpelar Plaza), 17:00 – 19:00 artean:

Apirilak 8: asialdia, sorkuntza, jaiak + MANNEQUIN CHALLENGE
Apirilak 22: Erdiguneko gazte gune berria
Maiatzak 20: Gazte ekimen baten antolakuntza
Ekainak 10: Gazte ekimena

Errenteriak zuretzako modukoa ere izan behar du.
Zatoz!

Comments are closed.