16325934_10212757544317917_1575523818_o

Errenteriako Udalak gazte etxebizitza komunitarioa jarriko du martxan

16325934_10212757544317917_1575523818_o

Errenteriako Udalak eraikin bat egokituko du bertan gazte etxebizitza komunitarioa eraikitzeko. Horren bitartez, emanzipatzeko arazoei irtenbidea ematen hasi, eta elkarbizitza eta etxebizitza bera ulertzeko modu berri bat sustatu nahi du.

Asanblada irekien bidez eta Udaleko arduradunekin batera, interesa duten gazteek erabakiko dute proiektua nolakoa izango den: zeintzuk izango diren elkarbizitza arauak, eraikinaren egitura, bertan bizitzeko zein baldintza bete beharko den eta abar.

Martxoaren 10ean, ostiralez, etxebizitza komunitarioaren inguruko jardunaldiak izango dira.

Ekimen honek Marea Gora parte-hartze prozesuan identifikatutako eskakizunei erantzun nahi die, eta antzeko esperientziak ezagutzeko antolatutako jardunaldiak izango ditu abiapuntu.

Martxoaren 10ean izango da hitzordua, Errenteriako Xenpelar Etxean. Itziar Ostolaza Gazteria zinegotziaren sarreraren ondoren, kontuan hartzekoak izan daitezkeen beste esperientzia batzuk azaltzeko gonbidatutako bi lagunek hartuko dute hitza: Irati Mogollon lezoarra izango da haietako bat, “Arquitecturas del cuidado. Viviendas colaborativas para personas mayores. Un acercamiento al contexto vasco y a las realidades europeas” liburuaren egileetakoa dena. Bestea ordea, Bartzelonako Sants auzoko La Borda etxebizitza kooperatibako kide bat izango da. Jardunaldietara joateko aurrez eman beharko da izena, espazioa egokitu eta zenbat jende bertaratuko den aurrez jakin ahal izateko. Horretarako nahikoa izango da hezkuntza@errenteria.eus helbidera idaztea.

 

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna