eus2

40 lagunetik gora haurren asanbladan

Joan den ostiralean, otsailak 3,  Diagnostikoa osatzeko bigarren asanblada burutu genuen. Kasu honetan 0-12 urte arteko haurrekin eta gurasoekin ere.
Erdigune inguruko hainbat ludoteketako haur eta hezitzaileak etorri ziren alde batetik eta bestalde  beste hainbat haur zein guraso etorri ziren, guztira 40 pertsonek parte hartu zuten.

Asanbladan bereiztutako bi gune sortu genituen, alde batetik gurasoen txokoa, bertan haurren baliabideak, beharrak eta erronkak adierazteko eta herrian haurrentzako arriskutsuak edo egokiak izan daitezkeen guneak identifikatzeko eremua eskaini genien. Bestalde, haurrekin txoko ezberdinetan antolatutako 3 lanketa eremu prestatu genituen: jolas parkeen azterketa egiteko txokoa, helduen espazioetan aspertzen diren lekuen txokoa eta haurren mugikortasun mugatua lantzeko txokoa.

Jolas parkeen azterketaren txokoan play mais-en bitartez haur bakoitzak jolas gune idealarekin amesten aritu ziren, aspertzen diren helduen gunearen txokoan aldiz diagnostikoan ateratako espazioak irudikatu genizkien argazkien bitartez tabernak, merkatal guneak,… eta bertan kokaturik zeudela ez aspertzeko edota gune/denboraldi hoiek dibertigarriagoak bilakatzeko gakoak bilatzen aritu ginen. Amaitzeko haurren mugikortasun mugatuaren txokoan, trabaz beteriko ibilbidea prestatu genuen eta errelebo lasterketaren aitzakipean, lekukoa batak besteari pasa ahal izateko beldurra ematen dieten espazioak, autonomoak edo bakarrik ibili nahiko luketen eremuak eta peatonalizatzea gustatuko litzaieken herriko guneak identifikatzea eskatzen genien.

Jolasgune dinamikoagoak nahi dituzte

Asanbladan honetan ere diagnostikoan zehar ateratako hainbat emaitza berretsi ditu, gure herriak inklusiboagoak eta kasu honetan haurrentzako maitagarriagoak izateko eraldatu beharreko hainbat gai daude, puntu beltzak, trafikoa, autonomoagoak izateko espazio eta ibilbideak,… Bestalde jolasguneei dagokionez ere, gurasoen kontrolerako baino haurren esperimentaziora bideratuagoak izan daitezkeen jolas gune dinamikoagoak maite dituztela agerikoa da. Guzti honengatik hurrengo hilabeteetan eraldatu behar den Txirrita parkearen lanketan arituko gara erdiguneko haurrekin eta herria hobetze aldera hezkuntzaren oinarri den jolasaren bitartez eraldatzen ahaleginduko gara Beraungo auzoan. Bilerak Erdiguneko eta Beraungo ludoteketan izango dira hurrenez hurren bi astetik behin.

No comments yet.

Utzi erantzuna