Hiriko gazteenen iritzia jasotzen ari da Marea gora!

Marea gora ekimena hiriko haur, nerabe eta gazteei inkestak egiten ari da. Azaroan hasi ziren herriko errealitatea ezagutzeko eragileekin biltzen eta orain online bete daitezkeen inkestak burutzea da lehentasuna. Lehen diagnostiko bat egin nahi da, gazteenen beharrak identifikateko eta horretarako garrantzitsua da ahalik eta jende gehienen iritziak jasotzea.

Marea Gora izenpean, haur, gazte eta nerabeekin parte-hartze prozesua abiatu du Errenteriako Udalak. Halako lanetan eskarmentua duten Hiritik At eta Urtxintxa erakundeen laguntza izango du lan horretan.

Hiru adin-tartetan banatuta garatuko da Marea Gora: haurrak (0-12), nerabeak (13-17) eta gazteak (18-30). Haietako bakoitzean, euren premiekin lotura zuzena duen gai bat izango dute ardatz. Haurrek hiriak haientzako nolakoa izan behar duen erabakiko dute, nerabeak sorkuntzatik abiatuko dira eta gazteek emantzipazioa landuko dute. Prozesuan agertuko diren bestelako kezka eta proposamenak ere garatu ahal izango dituzte.

Marea Gora Diagnostiko inkesta

Comments are closed.