bg

Nolako hiria gustatuko litzaizuke?

20161216_111846Errenteriako Udalak gazteei galdetuko die nolako herrian bizi nahi duten eta zein diren haien arazo nagusiak. Marea Gora izenpean, haur, gazte eta nerabeekin parte hartze prozesua abiatu du.

Hilabete da herriko errealitatea ezagutzeko eragileekin bilerak hasi zirela. Lehen diagnostiko hori ahalik eta jende gehienen iritziekin osatuko da. Parte hartzeko hainbat modu egongo dira horretarako: kalean eta baita sarean ere.

Hmarea gorairu adin-tartetan banatuta garatuko da Marea Gora: haurrak (0-12), nerabeak (13-17) eta gazteak (18-30). Haietako bakoitzean, euren premiekin lotura zuzena duen gai bat izango dute abiapuntu. Haurrek hiriak haientzako nolakoa izan behar duen erabakiko dute, nerabeak sorkuntzatik (nortasunaren eraikuntza, berreraikuntza…) abiatuko dira eta gazteek emantzipazioa landuko dute. Prozesuan agertuko diren bestelako kezka eta proposamenak ere garatu ahal izango dituzte. Halako lanetan eskarmentua duten Hiritik eta Urtxintxa erakundeen laguntza izango du lan horretan.

Dagoeneko lanean

Lehen argazki bat osatu nahian, dagoeneko hainbat eragilerekin egin dira bilerak. Haur, gazte eta nerabeen iritziak ez ezik, haiekin lan egiten duten taldeen iritzia ere hartuko da aintzat. Urtarrila amaierara arte ahalik eta iritzi gehienekin diagnostiko osatzea izango da lana. Lehen zati horretan ateratzen diren ondoriotan oinarrituta proposamen zehatzak lantzen hasiko dira gero.

Behetik gorako bidea

Herritarrek, -eta kasu honetan gazteenek- Udalaren erabakietan eta Errenteriaren eraikuntzan eragina izatea da ekimenaren asmoa. Horregatik jarri diote Marea Gora izena gazte, haur eta nerabeen indarrari eta freskotasunari bideak ireki nahi dizkiotelako,. Errenteriak itsasoarekin duen eta izan duen harremana ere gogorarazten du gainera.

Web bat, gazteentzat

Gazte eta haurrek martxan dute webgune berria: gazteria.errenteria.eus

Ekimenarekin zerikusia duten albiste guztiak hara igoko dira eta baita webgune honetan gazteekin zerikusia duten albisteak ere.

#MareaGora

ez dago iruzkinik oraindik.

Utzi erantzuna